Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-28 Udatxikin izena emateko epea irekiko da ostiralean
udatxiki / udatxiki

Datorren maiatzaren 31an irekiko da epea Udatxiki programan izena emateko. Programa arrakastatsu hau 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan jaiotako ume leioaztarrei zuzenduta dago, eta uda aldean hainbat ekintza desberdin egiteko aukera ematen die txikiei.

Lanean diren gurasoei laguntzeko programa da hau, hau da, gurasoak lanean diren artean umeek ekintza desberdinak garatzeko aukera dute. Uztailean izango da martxan Udatxiki eta urtero 100 bat umek hartzen dute parte, aurten 204 plaza izango dira, eta eskaerak plazen kopurua baino handiagoa bada zozketa egingo da ekainak 10 goizeko 10.00etan Kultur Leioako prentsa gelan.

Esan beharrekoa da ere, programa honen ordutegia goizekoa izango dela, hau da, 9.00etatik 14.00etara arte, eta matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dago ezta jatetxea ezta garraioa ere. Ekintza guzti hauek Altzaga ikastola, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan garatzen dira.

Hau posible izateko Udalak 32.112 euro jartzen ditu, baina gurasoek ere euren diru kopurua jarri behar dute: hilabete osorako 140,40 euro eta hamabostaldirako 70,20 euro. Bestalde Oinarrizko Errenta jasotzen duten familiek tasa desberdinak ordaindu behar dituzte: hilabete osoa 64,80 euro eta hamabostaldiarentzat 32,40 euro.

Honetaz gain, famili bateko ume bat baino gehiago badira Udatxiki programan %10eko deskontua izango du.

Izen-emateak Udaletxeko Hezkuntza Arloan egingo dira, Kultur Leioako 4. solairuan, 09:00etatik 14:00etara maiatzaren 31tik ekainaren 7ra arte. Informazioa gehiago eskuratzeko 94.607.2576 telefonoan edota udalhezkuntza@leioa.net helbide elektronikoan

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa