Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-27 Leioa Waterpoloren eguna izango da igandean
waterplo / waterpolo

Txosna, ume zein nagusientzako jokoak, zozketa, txapelketak, puzgarriak eta herri bazkaria antolatu ditu Leioa Waterpolo taldeak datorren iganderako. Ondizko probalekua izan da aukeratu duten tokia egunpasa hau egiteko, eta antolatzaileen esanetan, “leioaztar guztiak daude gonbidatuta”.

Txikienek puzgarriak, tailerrak eta hainbat joku izango dituzte goizeko 12.00etatik aurrera, eta helduek, bestalde, eurei zuzendutako jolas ekintzak, zozketak, txapelketak eta txosna. Eguerdi aldera herri bazkaria antolatu da bertan, (umeentzako eta helduentzako menu desberdinekin) Leioako Waterpolo taldeko kideek zerbitzatutakoa gainera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa