Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-24 Leioako Udaltzaingoak, herritar baten deiak ohartarazita, garajeetan lapurtzen zegoen gizon bat atxilotu du
detencion / atxiloketa

Leioako Udaltzaingoak Barakaldoko bizilaguna den gizon bat atxilotu zuen atzo Estartetxe kaleko garaje eta trasteleku batzuetan lapurtzeagatik. Atxilotua, lapurreta delitua egotzita, epaiketaren zain dago.

Estartetxe kaleko bizilagun baten deiak ohartarazi zuen Leioako Udaltzaingoa, atzo eguerdiko 12:42ean. Herritar honek komunitateko garajeetan bizilaguna ez den pertsona susmagarri bat ikusi zuela adierazi zuen. Berehala udaltzainek aipatutako garajeetan aurkeztu ziren, eta bertan gizon bat identifikatu zuten, J.I.E.T, Barakaldoko bizilaguna zena. Identifikazioa egin ostean garaje eta trastelekuak miatu zituzten eta hauetariko trasteleku pare baten ateak behartuta izan zirela egiaztatu zuten.

Honetaz gain, identifikatutako gizonaren autoa ere miatu zuten, garajeen kanpoko aldean aparkatuta zegoena, eta bertan, irekita zeuden trastelekuetatik ateratako hainbat gauza aurkitu zituzten.

Beraz, Udaltzaingoa gizon hau atxilotu zuen lapurreta delitua egotzita, gainera, aurreko egunean alboko garajeetan gertatutako lapurreten egilea ere pertsona bera dela uste du Udaltzaingoak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa