Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-23 Barikuetan jai!
barikuetan / barikuetan

Bihar, ostirala, arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara arte, Barikuetan Jai izeneko programaren hitzordu berri bat izango dugu Euskal Etxeen plazan. Euria baldin bada Barandiaran eskolako aterpean izango da.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako apiriletik ekainera hilean birritan jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Ostiral honetan jostailuak sortuko dira material birziklatuarekin. Autoak, boloak, iturriak…Sormena eta irudimena landuz eta materiala berrerabiliz inoiz pentsatu gabeko jolasak izateko aukera paregabea eskainiko du egunak.

Erlazionatutako dokumentuak:

Jostailuen fabrika (, 0 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa