Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-21 Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zerga Kobraketaren azken egunak
coche / coche

Udalak hil honetako 31era arte jarraituko du Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zergaren Kobraketarekin, gainkargurik gabeko borondatezko ordainketarekin, hain zuzen ere.

Zergadunak errazagoa eduki dezan, Udalak mailaz maila igorri ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, bertan ordaintzeko azalpen guztiak ematen direlarik, indarrean dagoen Zergabilketa Araudiko 12 artikuluak ezartzen duen arabera. Zergaren inprimakiak ez hartzeak, ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoela, horregatik, jada hartu ez badira, Udaletxeko Errenta eta Ezakzio bulegoetara etorri beharko du erretiratu ahal izateko.

Gainkargurik gabeko borondatezko ordainketa egiteko inprimakia aurkeztu beharko da maiatzaren 31 baino lehen ondorengo finantza entitateek dituzten bulegoetako edozeinetan:
- Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Iparkutxa SCH, BBVA, Banco Sabadell eta Bankia.
- Udaleko Diru-Bilketarako bulegoetan, (Elexalde, 1).
- Udaleko Diru-Bilketarako Bulego honetara zuzenduriko zergazko posta-igorpenaz.
- Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea sistemaren bidez: www.euskadi.net-en edota www.leioa.eu web orrian dagoen Herritarren karpetaren bitartez.

Bestalde, gainkarguzko derrigorrezko ordainketa egiteko ezarri den epea igaro ondoren, zuzenean ekingo zaio hori premiamenduzko bidetik kobratzeari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo da Betearazpidetzako Bilketarako bulegoetan.

Dena dela, aurka egiteko bideak ere badira. Likidazio honen kontra Berraztertzeko errekurtsoa ipini ahal izango duzu Udalean, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita, hau da, 2013ko ekainaren 30era arte.

Bi hileko epean, birjarpenezko errekurtsoaren berariazko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik hasita, edo 6 hileko epean adierazi gabeko gaitzirizpenaren kasuan, errekurtso-aurkezpen datatik zenbatzen hasita, administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarri ahal izango da Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailaren aurrean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa