Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-20 Umore Azokak 26.000 ikusle bildu zituen euria egin arren
Umore Azoka 2013 / Umore Azoka 2013

Maiatzaren 16tik 19ra bitartean burutu den Leioako Umore Azoka, Kaleko Artisten Azokak, arrakastarekin eman dio amaiera aurtengo edizioari, nahiz eta euria etengabea izan zen lau egunetan zehar. Hori dela eta, herri osoan prestatutako hogei eszenatoki desberdinetan eskaini behar ziren emanaldien ordez, Sakoneta eta Kandelazubieta kiroldegiak egokitu zituzten antolatzaileek eszenatoki gisa eta bertan eta Kultur Leioako Auditorioan batu zituzten iragarritako ekitaldi gehienak.

Umore Azokako zuzendaria den Ana López Asensiok azpimarratu duenez, “antolatzaileon eskuetan egon den guztia egin dugu ahalik eta iragarritako ikuskizun gehien mantentzeko” eta, lau egunetan zehar egindako eguraldi txarra kontutan izanda, bere poztasuna erakutsi du “burututako ekitaldietan bildutako ikusle kopuruagatik”. Lópezek “konpainiek izan duten jarrera prestua” nabarmendu du, baita iragarritako saioak eman ahal izateko “une oro laguntzeko prest egon direlako”.

2013ko Umore Azokak 125 emanaldi eman ditu eta, bataz beste, 26.000 ikusle bildu ditu lau egunetan zehar. Ostiralean eta larunbatean bildu zen ikusle kopuru handiena, 10.000 lagun egun bakoitzean; ostegunean 4.800 ikusle gerturatu ziren agerraldietara eta igandean, berriz, 1.200 inguru. Lopezen esanetan “kaleko agertokietan eta ordezko guneetan eskaini diren ekitaldi bakoitzera, batezbestekoa, 300 ikuslerena izan da eta Kultur Leioako Auditorioan eskainitako bederatzietan aretoak dituen 247 eserlekuak bete ziren”.

Eguraldi txarragatik bertan behera utzitako emanaldiak bederatzi izan badira ere, Leioara gerturatutako konpainia guztiak, une batean edo bestean, beraien ikuskizunak erakusteko aukera izan dute. Ostegunean Karakasa konpainiarena eta ostiralean ez ziren Volaquivol, Arritmados, El Gran Dimitri eta Ziya Azaziren bi proposamenak antzeztu. Larunbatean Karakasa eta GUPen ekitaldiak eta igandean Tiritirantesena ere bertan behera utzi zituzten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa