Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-20 Umore Azoka 2013ko irabazleak
premiados / sarituak

Atzo eguerdian, aurtengo Umore Azoka amaitu baino arinago, epaimahaikideek aurtengo irabazleen izenak ezagutzera eman zituzten. Maiatzaren 16an hasi eta atzo amaitu zen Feria honetarako 54 ikuskizun desberdin eta 53 konpainia aukeratu zituzten antolatzaileek, hauetarik hamabi Euskadikoak, beste hamabost Kataluniakoak, hamaika Estatu espainiarreko erkidego desberdinetakoak eta gainontzeko 17ak Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Frantzia, Holanda, Israel, Italia, Polonia, edo Turkiako artistekin osatutakoak.

2013ko irabazleak
2013ko UMORE AZOKA Saria Ikuskizun Onena: Holandako Compagnie DaaDen ‘La cuisine macabre’ ikuskizunari, proposamenaren originaltasunagatik, agerraldiko bizkarrezurra bilakatzen dutelako gurdi bat eta horren inguruan interpretazioan eusten den dramaturgia eta gastronomiaren inguruko istorio beldurgarria garatzen dutelako.

2013ko UMORE AZOKA Saria Euskadiko Ikuskizun Onena: Ertza konpainiaren ‘4 x 4’ri, hiriko hizkuntzetan oinarritutako pultsu dramaturgikoa, planteamendu estetikoa eta soluzio teknikoagatik, eta etnia desberdineko lau dantzarik koreografiatutako arte latza egiten dutelako.

Epaimahaiak erabaki zuen baita, Aipamen Berezia ematea Kataluniako Fet a Mà konpainiaren ‘Swap!’ lanari, dantza eta zirkoaren uztarketak eskaintzen duen fusioagatik, zaindutako oinarri teknikoaz baliatuta komunikatzeko gaitasun handia duen adierazkortasun poetikora daramalako.

XIV. UMORE AZOKAren Epaimahaia aditu hauek osatu zuten: Carmen Blasco, Zaragozako Udaleko Zaragoza Kulturaleko Kaleko Ekintzen programazio burua; Filgi Claverie, Lapurdiko Harri Xuri/Artzamendi SIVOMeko arduraduna; Carlos Gil, ARTEZ aldizkariko zuzendaria eta antzerki kritikaria; Anna Giribet, FiraTàrregako programazio teknikaria; Fernando Pérez, Kultur Programazioko teknikari seniorra Bilboko Alhondigan eta Juan Pablo Soler, Teatro Circo de Murciako Gerentea eta Zuzendaritzaren albokoa eta La Red de Teatroseko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa