Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-17 UDA13 kanpainarako begiraleen kontratazioa
uda / uda

UDA13 kanpainan begirale modura lan egiteko interesa dutenek beren eskaerak eta curriculumak SAKONETA KIROLDEGIAN aurkeztu beharko dituzte, Sabino Arana kaleko 77. zk., 9.00etatik 21.00etara arte, maiatzaren 21etik ekainaren 7ra arte.

Beharrezkoa da aisialdirako begirale titulua edukitzea, edo dagokion Eusko Jaurlaritzako sailak homologatutako baliokidetza, eta honetaz gain euskarazko maila gutxienez PL2koa izan behar da.

Bestalde, EGAko titulua 9 puntu dira, beste titulu batzuk adibidez kirol begiralea, lehen laguntza edota uretako begiralea puntu bi balio dute bakoitza. Aurreko urteetan UDA kanpainetan parte hartu izanak ere 7 puntu gehitzen du, eta bestelako kanpainetan begirale moduan egon direnek 3 puntu gehituko dute.

Leioako aisialdi talderen batekoa izateak 5 puntu gehitzen ditu eta leioaztarra izateagatik 2 puntu gehiago dira.

Info gehiago:
Tel: 944 008 059
Faxa: 944 801 182
E-mail: idmleioa@leioakiroldegia.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Baldintzak (pdf, 143 kb)

Eskaera (pdf, 142 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa