Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-16 Umore Azoka gaur hasiko da hiru estreinaldi esklusiborekin
umore / umore

Umore Azoka gaur hasten da hogei ikuskizunez osatutako egitarau potoloarekin, hauetatik lau estreinaldi esklusiboak. Agerraldiak herriko plaza eta bestelako gune desberdinetan kokatutako eszenatokietan eskainiko dira, baita lehen aldiz egokitu direnak errota eta skate parkean. Gune berriei dagokionez ostiralean eta larunbatean gehituko den Pinosolo parkea aipatu behar da, sei agertoki berri ipiniko baitira aurrenekoz bertan.

Gaurko egitarauan azpimarragarriak dira eskainiko diren lau estreinaldiak. Gaupasa eta Nacho Vilar Produccionesek Torreviejan apartamentua amesten duen lagun talde bat aurkezten du ‘Typical’ ikuskizunean eta Al Di Lá konpainiaren ‘Purificación Run Run’ dantza piezak lañotasun garaietara itzultzea proposatzen du. Horrez gain, La Mini Compagnie talde frantziarra osatzen duten hiru akrobata eta soinu joleak, mozkorraldi eta Baudelaireren pentsamenduetan oinarritutako ‘Envirez-vous’ lana aurkeztuko dute. Lau taldekideak Circo Colifloreko kideak dira, hain zuzen ‘Salir’ lanagatik 2011n UMORE AZOKAn munduko ikuskizun onenaren sariaren irabazi zuena.

Ikuskizun gehiago
Gaurko egitarauan Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean lehen aldiz eszenaratuko diren Karakasa Zirkusen ‘Home Sweet Home’ eta Cie. Sterenn konpainiaren ‘Little big men’ ere ikusgai izango dira. Ikusteko izango dira ere Kolectivo Monstrenko eta Zanguango Teatroren ‘Entre lombrices’; Les Krilatiren ‘Fando come Lis’; Producciones Viridianaren ‘Carretera y manta’; Diana Gadishen Genesis Joplin’; Helena Golaben ‘PA.TI.N’; Bail out Groupen ’88 infinitos’; Los 2 Playren ‘Starfatal’; GUPen ‘Urban Circus’; El Gran Dimitriren ‘Great Circus Show’; Insomnia Companyren ‘L’amatgall dels Somnis’; Borja Ytuquepintasen ‘Sueños de arena’ eta Tombs Creatiusen ‘El extraño viaje del sr. Tonet’ gune ludikoa.

UMORE AZOKAra ikuskizunekin gozatzeko gerturatzen diren ikusleez gain, UMORE AZOKAk Europa osoko Arte Eszenikoen arloko 160 profesionaletik gora bilduko ditu. Hauetariko batzuk lehen jardunaldian Kultur Leioan burutuko den SAREA-Euskal Antzokien Sareako Batzar Nagusian izango dira.

Aldez aurretik izena eman duten profesionalak, bisitariak eta gainontzeko ikusleak, Corrado Masacciren ‘Ranas/Igelak’ erakusketara egingo den lehen bisita gidatura gerturatzeko aukera izango dute. Erakusketa ekainaren 30a arte izango da ikusgai Kultur Leioako Erakusketa Aretoan.

UMORE AZOKAk martxan ezarri du jada Android teknologia duten sakelako telefonoentzat aplikazio berri bat. Azokaren inguruko informazio osoa eskaintzen duen aplikazioa (ikuskizunak, konpainiak, tokiak, ordutegiak....) Play Storetik jaitsi daiteke.

Informazio gehiago:

Umore Azoka 2013

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa