Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-09 Bihar ipuin kontalaria izango da Euskal Etxeen plazan
Barikuketan jai / Barikuetan jai

Bihar, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Euskal Etxeen plazan, ipuin kontaketa eta jolasak izango dira herriko txikientzat, Euskara Zerbitzuak antolatutako ‘Barikuetan jai’ programazioaren barruan kokatuta.

‘Amona Lutxiren kapela’ izango da ipuin protagonista, eta honen ondoren hainbat jolas izango dira bertan. Euria izan ezkero Barandiaran institutoko patioan egingo da ekintza kultural hau.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako apiriletik ekainera hilean birritan jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 246 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa