Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-08 Gaur aurkeztu da Umore Azokaren XIV. edizioa
Umore / umore

Leioan maiatzaren 16tik 19ra ospatuko den XIV. UMORE AZOKAren aurkezpen ofizialaren prentsaurrekoa egin da gaur goizean Bilboko Rekalde Aretoan.

Berbaldian, Mari Carmen Urbieta, Leioako Alkatea; Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria eta Ana López Asensio, UMORE AZOKA eta Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria saileko zuzendaria izan dira. Aurkezpen ekitaldi hau amaitzerakoan Deabru Beltzak konpainiak Leioan estreinatuko duen ‘Drumbreak’ ikuskizunaren pasarte bat eskaini izan du.

2013ko UMORE AZOKAk 53 konpainia bilduko ditu guztira. Estatuko autonomia-erkidegoetako konpainiez gain Erresuma Batua, Frantzia, Holanda, Israel, Italia, Polonia, Turkia, Errusia eta Errumaniako artistak batzen dituzten taldeak izango dira. Guztira 54 ikuskizun eskainiko dituzte, hauetatik 14 behin betiko estreinaldiak izanik. Leioan 12 euskal konpainiek parte hartuko dute, hauetatik arten zortzi estreinaldiak eskainiko dituzte. Gainontzeko sorkuntza berriak Frantzia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Valentzia eta, azkenik, Kataluniatik gerturatuko diren bi konpainiak eskainiko dituzte.

UMORE AZOKAk milaka ikusle bilduko ditu aurten ere. Izena emandako profesionalak berriz, ia berrehun izango dira eta hauetako hainbat atzerrikoak izanik Feriaren nazioarteko izaera areagotuz.

Umore Azoka honen inguruko informazio guztia bere web orrian dago ikusgai, www.umoreazoka.org

Informazio gehiago:

Umore Azoka

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa