Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-07 Iñaki Saez udako kanpusan izena emateko epea irekita dago Ekainaren 20ra arte
campus / kanpusa

Urtero legez, Leioa Kirol Elkarteak 5 eta 14 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako Iñaki Saez udako kanpusa antolatu du. Izena emateko epea ekainaren 20ra arte izango da zabalik.

Futbol kanpus honetan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute udako oporretan eta futbolaren inguruko hainbat ariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatza izanik.

Parte hartzaileak hiru txandatan banatuko dira: lehena ekainaren 24tik 28ra, bigarrena uztailaren 1etik 5era arte, eta azkena uztailaren 8tik 12ra. Ordutegia goizekoa izango da, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 14.00etara.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:
- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.
- Atezainentzako entrenamendu berezia.

Honetaz gain, esan beharra dago, gurasoek autobus zerbitzua dute eskuragai umeen garraioaz arduratzeko egunero. Eta nahi izanez gero, haurtzaindegi zerbitzua erebadago 8.00etatik 9.15etara arte.

Izena emateko hiru bide daude; web orritik www.campusleioa.com, leioacampus@gmail.com mailaren bidez edota telefonoz 675.533.528 zenbakian.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa