Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-05-06 Margolari Gazteen edizio berria ospatuko da igandean Aurten, beti bezala, lehiaketa goizeko 8.00etatik eguerdiko 15.00etara izango da
pintores / margolariak

Udalerriko zein inguruetako artista gazteek, 14 eta 35 urte bitartekoek, udalerriko txoko guztiak hartuko dituzte igandean, maiatzaren 12an, orduan Udalak antolatutako Margolari Gazteen XVI. lehiaketa ospatuko bait delako.

Aterpe Leioa Gazteguneak antolatuta, eta Kultur Leioa zein “La Caixa”ren babespean, aurtengo edizioa berrikuntza gutxirekin dator baina sari potoloekin.

1. SARIA: 810 € eta diploma.
2. SARIA: 510 € eta diploma.
3. SARIA: 360 € eta diploma.

SARI BEREZIAK:
HERRIKO MARGOLANIK ONENA: 360 € eta diploma (sailkatu barik geratzen den leioaztar baten margolanik onenari)
GAZTE SARIA: 120 €-ko bonoa eta diploma (saririk jaso ez duen 18 urtetik beherako margolanik onenari).

Epaitza arratsaldeko 19:00etan jakinaraziko da Aterpe Leioa Gaztegunean (Aldapabarrena, 2) eta momentu horretan bertan sariak banatuko dira.

Aurkeztutako lanak Maiatzak 23 eta ekainak 24 bitartean Errekalde plazako Nagusien Etxean ikusgai egongo dira. Halaber, uztailaren 1etik 30era bitartean, saririk jaso ez duten obren jabeek euren lanak berreskuratu ahal izango dituzte, aldez aurretik jasotako gordekinaren truke. Behin epe hau bukatuta, jabea obraren bila azaltzen ez bada, obra hori Aterpe Leioa Gaztegunearen esku geratuko da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Lehiaketaren oinarriak (image/pjpeg, 326 kb)

Kartela (image/pjpeg, 438 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa