Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-22 Ondizdorrea estreinatzen da asteazkenean bertsolaritza liburu baten aurkezpenarekin
ondizdorrea / ondizdorrea

Ondizdorrea amaituta dago eta leioaztar guztientzat irekita jada. Erakin berriztatu honek hartuko duen lehen ekitaldia Uribe Kostako Bertsolaritza liburuaren aurkezpena izango da, datorren asteazkenean, arratsaldeko 19.30ean. Hurreratzen direnek liburuaren ale bat jasoko dute doan.

Liburua Fredi Paia bertsolariak idatzi du, eta Uribe Kostako Udalek diruz lagundu dute. Zonalde honetako bertsolaritza eta bertsolarien historia biltzen du, 1900etik 1980.urtera arte.

Aurkezpen honetan egilea bera izango da liburuaren nondik norakoak azaltzeko, baina honetaz gain, Leioako ikastetxeetako Bertso-eskolen ikasleak ere izango dira eurek egindako bertso batzuk botatzeko.

Gure herriko ondare berriztatu bat bisitatzeko eta gure historiaz apur bat gehiago ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa