Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-15 Euskarari buruzko hitzaldia euskaraz ez dakiten gurasoentzako
paula / paula

Seme-alabak eskolan hastea izan denean etxe batera euskara sartzeko lehen urratsa...Euskaraz ez dakiten eta seme-alabak eskolan hasi berriak dituzten gurasoei hainbat aholku emango dizkie Paula Kasaresek (soziolinguista eta UPNAko irakaslea) asteazkenean.

Leioako Udalaren Euskara zerbitzuak hitzaldi informatibo hau antolatu du asteazkenerako, arratsaldeko 19.00etan Kultur Leioako prentsa gelan, bereziki D ereduan bere seme-alabak matrikulatu izan duten gurasoei edo egiteko asmoa dutenei baina euskaraz ez dakitenak.

Jardungo diren puntuen artean:
-Etxean izan behar dugun jarrera hizkuntza bultzatzeko, eta euskara bultzatzeko.
-Euskara edota beste hizkuntza batzuen ikas prozesuan zelan parte hartu behar dugun.
-Hizkuntza desberdinen ikas prozesuan zelan lagundu. Euskararekin zelan lagundu.

Honetaz gain Paula Kasaresek bertaratutakoen kezka eta galderei erantzungo dizkie. Hitzaldia doakoa izango da, erderaz, eta interesa duen edonorentzat irekita.

Erlazionatutako dokumentuak:

Hitzaldia (pdf, 4834 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa