Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-15 Umore Azokak 2013 profesionalek izena eman dezaten epea ireki du Leioan maiatzaren 16tik 19ra ospatuko den Umore Azokak, epea ireki du bertan izango diren kultur sektoreko profesionalek izena eman dezaten. Profesionalek maiatzaren 3a arte egin dezakete inskripzioa Umore Azokaren web orrian.
umore2013 / umore213

Leioan maiatzaren 16tik 19ra ospatuko den Umore Azokak bertan izango diren kultur sektore honetako profesionalentzat izena emateko epea ireki du. Ekimenak Europa eta Amerikako 53 konpainien 54 ikuskizun desberdin iragartzen ditu aurten, horietatik 13 estreinaldiak, 5 estreinaldia kalean eta 6 estatu mailan aurkezpena, eta bertan egon nahi duten profesionalek maiatzaren 3a orduko eman behar dute izena.

Profesionalen presentziak berebiziko garrantzia du Kaleko Arteen sektorearen ekonomia bultzatzeko eta ahalegin horretan dihardute antolatzaileak zein gonbidatutako konpainiak.

Umore Azokako antolatzaileak iaz gerturatu zen profesional kopurua gehitzea espero dute, guztira 175 lagun gerturatu zela negozioak egiteko asmoarekin. Kopuru horri, izenik eman gabe gerturatu ziren programatzaile, aholkulari, banatzaile eta konpainiek gehitu behar zaizkio, hauek ere Leioako gune publikoetan eskaini ziren ikuskizunekin gozatzeko aukera baliatu zutelako.

Umore Azoka arte eszenikoen arlo honetako erakusleiho ezin hobea da Euskal Herrian ez ezik Estatu espainiarrean ere, eta horren adierazgarri nagusia antolatzaileak bertan izateko jaso dituzten 300 eskakizunetik gora dira. Hala eta guztiz ere, 53 konpainia gonbidatu dituzte, tarteko ia hogoei estreinaldi eskainiko dituztenak.

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute aurten “zortzi autonomia-erkidegotako (euskal konpainien presentzia nabarmena izango da) eta bederatzi herrialdetako artistek” hartuko dutela parte, guztien artean Leioako kaleak agertoki erraldoia bihurtuz, “antzerkirako, zirkurako, dantzarako, txotxongiloetarako, clown-ikuskizunerako, musikarako…” agerraldietarako.

Izena ematea Umore Azokak duen web orrian egin daiteke

Informazio gehiago:

Umore Azoka

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa