Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-11 Leioako 3D eszenatoki birtuala
Aplicación 3D / 3D aplikazioa

Leioak badu gaurtik aurrera, 3D formako eszenatoki birtuala Udalaren web orri honetan. Hiru dimentsioetan, hau da, kota orografiko zehatzekin udalerria ikusteko aukera ematen digu Entornos Naturales enpresak egindako tresna berri honek.

Esan bezala, mapa birtual hau publikoa da eta edozein herritarrak kontsultatu dezake Leioako Udalaren web orrian.

Eszenatokia kokapen geografiko errealarekin bisitatu daiteke interes puntuekin batera, hauen artean; parkeak, ondare arkitektonikoa, kultur ekintzak... Bakoitzak bere fitxa izango du elementu bakoitzaren ezaugarriak azaltzen. Honetaz gain, udalerriko hainbat ibilbide kontsultatu daitezke, berdeguneak, bidegorriak edota txakurrak solte eramateko zonaldeak.

Lidar datuak
Udalerria nolako garapena izan duen azken urteetan ere ikusteko aukera ematen digu tresna honek, arratoiaren mugimendu batekin Leioaren garapena zelako izan den ikusi ahal izango dugu urte desberdinetako mapekin egindako konparaketa batekin, 1956, 1991, 2006 eta 2012. urteko mapekin.

Udalerriaren Lidar datuen kudeaketaz ere arduratzen da tresna hau. Honekin Leioako eraikinak, eta zuhaitzak, bere tamaina eta altuera errealean ikusteko aukera izango dugu. Honetaz gain, distantziak, altuerak eta maldak neurtzeko aukera ere ematen digu. Neurketekin batera, tresna honek erabiltzaileak berak egiten dituen ibilbide desberdinak edota markatutako azalera desberdinak neurtzeko aukera ere ematen digu.

Proiektuaren oinarrizko geruzarekin batera erabiltzaileak beste hainbat geruza gehitzeko aukera izango du WMS zerbitzari publikotik hartutako informazioarekin.

Beraz, tresna berri honekin, Udalak udalerria hobeto ezagutzeko aukera ematen die leioaztarrei, eta era berean, elkarri eragitea ibilbide berriak sortzen, distantziak neurtzen edota udalerriaren irudia ezagutzen historian zehar.

Informazio gehiago:

3D agertoki birtuala

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa