Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-09 Interneten, babestu zure burua
Protégete en Internet / Babestu Interneten

Gizarte Zerbitzuen Mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzuak abian jarri du informazio-kanpaina udalerriko hezkuntza zentroetan. Horren bidez, sare sozialak modu desegokian erabiltzeak dakartzan arriskuez oharazi nahi zaie gazteei.

Gaur egun, herriko 9 eskolatako (Altzaga ikastola, Artatza, Lamiako, San Bartolome, Txomin Aresti, Betiko ikastola, Mesedeetako Andra Mari ikastetxea, Irlandesak eta Askartza Claret) eta Barandiaran eta Artatza-Romo institutuak, 90 ikaslek parte hartzen dute programa honetan, Hasierako Enplegu Prestakuntzakoak (lehen LHI zena) eta Leioako Ostalaritza Eskolakoak.

Gazteek informazio hitzaldi praktikoa hartzen dute, eta bertan, sare sozialak gaizki erabiltzearen ondorioz aurki ditzaketen arriskuak irakasten zaizkie. Euren kontu pribatuen segurtasuna hobetzeko jarraibideak ematen zaizkie eta zein informazio ez duten publiko egin behar sare sozialetan.

Leioako Gizarte Zerbitzuen Mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzuak, gaur egun, lan tresna informatiko hauek zein garrantzitsu eta erabilgarriak izan daitezkeen transmititu nahi du, baina beste gauza askorekin gertatzen den bezala, arduraz erabili behar dira, horiek gaizki erabiltzearen ondoriozko arrisku posibleak aintzat hartuta.

Helburua
Leioako Udaleko Mendekotasunak Prebenitzeko Zerbitzuaren xedea bullyinga, eskola jazarpena, jazarpen sexuala eta nerabeek sare sozialak txarto erabiltzeagatik jasan litzaketen antzeko arrisku egoerak pairatzeko aukerak murriztea da. Tresna horien erabilera arduratsua sustatu nahi da, onak eta aberasgarriak baitira, betiere beharrezko segurtasun neurriak hartuta.

Iaztik, badira 200dik gora informazio tailer hauetan parte hartu duten gazteak. Horiez gain, hogei bat senidek komunikazio tresna hauen erabilera zehatzago ezagutzeko interesa erakutsi zuten. Datorren ikasturtean zehar, tailerrotan, 500 nerabetik gora parte hartuko dutela estimatzen dugu, udal zerbitzu honen eskaera handia delako eskola zentroen partetik.

Kanpaina honen publiko nagusia nerabeak dira. Hala ere, gainerako herritarrei ere zuzenduta dago, guztiok erabiltzen ditugulako horrelako sare sozialak, eta beraz, informazioa beste hiru puntu estrategikoetan banatuko dugu: Aterpe Leioa Gaztegunea, Sakoneta kiroldegia eta Kultur Leioa.

Informazio gehiago:

Babestu Interneten

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa