Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-05 Umore Azokak berritutako web orria estreinatu du Umore Azoka-Leioako Artisten Azokak goitik behera berritu du bere web orria (www.umoreazoka.org) eta bertan maiatzaren 16tik 19ra burutuko den ekimenaren inguruko ekitaldi eta zehaztasun guztien berri emango da.
umore 2013 página web / umore 2013 web orria

Umore Azoka-Leioako Artisten Azokaren edukiak batzen dituen www.umoreazoka.org web orria erabat berritu da “bertan batzen diren edukiak eskuragarriago egon daitezen ikusle, konpainia zein hedabideentzat”, Umore Azokaren zuzendaria den Ana López Asensioren esanetan. Berritutako web orria azokaren inguruan sortzen diren informazioen iturburua izango da eta, era berean, itxura argiago eskainiko du internauten nabigazioa errazago egiteko asmoarekin.

www.umoreazoka.org web orriak tresna berria eta erabilera errazagoak eskaintzen ditu erabiltzaileek bertara sartu eta parte hartzeko aukera izan dezaten, Leioako Umore Azokaren inguruan eskaintzen den informazio guztia komentatu eta partekatzeko asmoarekin. Helburu horri eusteko, erabiltzaileek bertan bildutako informazio guztia hiru hizkuntzetan eskuratzeko aukera izango dute, hala nola, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.

Web orri berriak erabiltzaileen informazio bilaketa errazteaz batera, egungo 2.0ren premia berriei aurre egiten die, bertan bildutako edukiak Facebook eta Twitter sare sozialen bidez trukaketa ahalbidetuz.

www.umoreazoka.org orriak etengabe eguneratuko ditu gertu dagoen Umore Azokaren inguruko informazioa, hala konpainien eta ikuskizunen ingurukoa zein partaide, gune eszenikoei edo zeharkako ekintzei dagokiena. Hori guztia, urtero-urtero gure kaleak betetzen dituzten ikusleak zein beraien jaialdi eta programazioak osatzeko asmoarekin arteen merkatu erraldoi honetara gerturatzen diren profesionalak, informazioa guztia eskura izan dezaten.


Informazio gehiago:

Umore Azoka

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa