Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-22 Istripuak eta zirkulazio arau-hauste gutxiago izan ziren 2012an
Accidente de tráfico / Zirkulazio istripua

2012.urtean trafiko arau-hausteagatik jarritako isunak 2.976 izan ziren Leioan, 2011ko kopuruaren zerbait gutxiago eta 2010ean baino zerbait gehiago, eta hauek emandako diru-sarrerak 264.743 euro izan ziren.

Gehien jarritako isunak hauek izan dira: zamalanen zonen aparkatzeagatik (598), espaloiaren gainean aparkatzeagatik (581), zirkulazio errail baten gelditzeagatik (288), minusbaliatuen geralekuetan aparkatzeagatik (152), autobus geltokietan aparkatzeagatik (131) eta oinezkoen pasuetan aparkatzeagatik (106)

Garabiak eramandako ibilgailuak 453 izan ziren iaz, 2011.urtean 561 eta 2010.ean 599 izanik. Joan den urtean eramandako ibilgailuen artean 324 trafiko arau hausteak eraginda izan ziren edo udal ordenantzak ez betetzeagatik, eta honek 26.341 euroko diru sarrera suposatu zuen, garabiaren mantenu gastuak baino askoz gutxiago. Gainontzeko 150 zerbitzuak udal departamentuei laguntzeko egin ziren. Honetaz gain, garabiak Udaltzaingoari eta herritarrei laguntzeko bestelako zerbitzuak ere egin zituen, zehazki 705 izan ziren, hauen artean hesiak mugitu, trafiko mozketen seinaleak jarri edota gurpil aldaketetan laguntzeko.

Trafiko istripuak ere jaitsi egin ziren joan den urtean, guztira Leioako udaltzainek 64 trafiko istripuetan lan egin zuten, azken urteetako jaitsierarekin jarraituz, 2011an 91, 2010ean 104. Azken urteko 64 istripu hauetatik 26tan biktimak izan ziren, 41 zauritu arinak suertatuz

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa