Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-21 Leioaren segurtasun maila mantentzen da
udaltzaingoa / udaltzaingoa

Azken urteetan ikusi izan dugun joera mantentzen ari da Leioan segurtasun esparruan, hau da, gure udalerria gero eta seguruagoa dela esan dezakegu. Eustat-en datuek adierazten duten bezala Leioako delituen indizea eskualdeko herrialdeen indizea baino txikiagoa da eta Bizkaiko indizea baino murritzagoa ere.

Datu hauek Udaltzaingoaren azken txostenarekin bat egiten dute, honetan agertzen denez lapurretak eta salaketak gutxitu egin ziren joan den 2012an, istripuak eta trafikoko arau-hausteak ere urteak pasa ahala gutxitzen doaz, 2011ko markak hautsiz.

Datu bikain hauek hainbat faktore eraginda ematen dira, batez ere Udalak herritarren segurtasuna indartzeko egindako esfortzuengatik, izan ere, segurtasun arloak azken udal aurrekontuetan murrizketarik jasan ez dituen sailetariko bat da, guztira 2.616.982 euro jasoz.

Honetaz gain ere, azken hileetan 11 udaltzain berri sartu izan dira Udaltzaingoaren plantillara, honen ondorioz, gaur egun Leioan 1,33 agente daude 1.000 biztanleko.

Aurrekontuaren esfortzua eta udaltzainen plantilla handitzeak emaitzak ematen jarraitzen du, Leioa urteak pasa ahala seguruagoa dela.

Joan den 2012an suertatu ziren Udaltzaingoaren esku-hartzeak 12.707 izan ziren, hauetan poliziaren eskuz egindakoak edota herritarrek eskatutakoak sartzen dira. Kopuru hau 2011. urtekoa baino zerbait eskasagoa da, baina 239 esku hartze gutxiagorekin.


Administrazio saila
Guztira 1.031 txosten egin izan dira, 2011. urteko datuekin alderatuta jaitsiera nabarmena izan du zenbaki honek. Izan ere, elkarbizitza ziurtagirien bidalketen jaitsieren ondorioz, gaur egun errolda ziurtagiriarekin nahiko delako. Bestalde, abandonatutako ibilgailuen kopurua igo egin da, batez ere egungo krisi ekonomikoak eraginda, iaz 238 ibilgailu izan dira iaz, 2011.urtean 193 izan ziren eta 2010.ean 220 izan ziren. Honetaz gain, azpimarratu behar dugu, kasu gehienetan ibilgailu hauek agenteek detektatzen dituztela (183 kasu), jabeen partez egindako lagapenak 40 izan ziren, gaur egun kotxea mantentzea ezinezkoa delako famili askorentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa