Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-19 Behargintzako Taldeka proiektuan izena emateko azken egunak
taldeka / taldeka

Gogoratu gaur eta bihar azken aukera izango duzula Leioa eta Getxoko Behargintzek martxan jarritako Taldeka proiektuan izena emateko. Unibertsitate titulua baduzu, Leioa edo Getxon erroldatuta bazaude eta langabezian bazaude, izena eman www.taldeka.net web gunean eta esperientzi berri honetan parte hartu.

Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek, eta aldez aurretik izena eman dutenek www.taldeka.net web gunearen bitartez, aurkezpen jardunaldi bat izango dute datorren martxoaren 21ean.

Aukezpen praktikoa izango da, Taldeka proiektuaren metodologia zein den ikusteko aukera izango dute.
Jardunaldi, esan bezala, martxoaren 21ean izango da, 11.00etan, Getxoko elkartegian (Ogoño kalea 1, Getxo)

Informazio gehiago:

Taldeka

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa