Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-18 Txakurrak kaletik solte daramaten jabeei isunak jarriko zaizkie
perros / perros

Azken asteetan infrmatzen egon ostean, Leioako Udaltzaingoa herriko kaleetatik solte daramatzaten txakurren jabeei isunak jartzen hasiko da gaurtik aurrera. Izan ere, animaliak edukitzeari buruzko ordenantza hau ez errespetatzeagatik jartzen diren isunak 30 eta 300 euro artean ibiliko dira.

Orain arte isun mota hauek ez ziren ohikoak, baina joan den abenduan txakurrak solte joan ahal izateko hiru zonalde berri ireki ziren. Guztira 20.000 metro koadro baino gehiago dituzte zonalde hauek, herriko puntu desberdinetan banatuta daude eta ez dute ordutegi zehatzik, hau da 24 ordutan daude erabilgarri. Zonalde zehatz hauek Mendibile, Elexalde eta Artatza parkeetan daude koakatuta.

Txakurra badaukazu, gogoan izan...
- Identifikatuta eta erroldatuta izan behar duzu.

- Arriskutsua izan daitekeen txakurra edukitzeko, administrazio-lizentzia lortu behar da.

- Hiri-bide eta espazio publikoetan, bai eta higiezin kolektiboen alde komunetan ere, kontrolpean eta uhal batekin lotuta joan behar da. Uhala egokia izan behar da animaliaren ezaugarrietarako.

- Zu zara txakurrak eragin ditzakeen min, kalte edo eragozpenen erantzulea.

Errespetatu animaliak edukitzeari buruzko ordenantza
Leioako kaleak eta lorategiak leku publikoak dira, guztion gozamenerako tokiak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa