Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-15 Behargintza Leioa eta Getxo elkarlanean Taldeka proiektuan
taldeka / taldeka

Leioako eta Getxoko Tokiko garapen bulegoek (Behargintza) martxan jarri dute Taldeka proiektua, bereziki langabezian dauden unibertsitate tituludunentzako zuzendutako prestakuntza proiektua.

Lanbidek diruz lagundutako proiektu honetan Leioa zein Getxoko langabetuek hartu dezakete parte, beti ere unibertsitate tituluren bat izanik. Prestakuntza, aldiz, Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team-aren eskutik izango da.

Programaren helburu nagusia ez da eduki tekniko zehatz baten oinarritzen, eta, enpresekin gauzatutako proiektu errealen garapenaren bitartez eta 36 asteko jardueran zehar gaitasun-multzo bat eskuratzean oinarritzen da. Gaitasun horiek ekintzen bitartez garatzea ezagutza-tailer zehatzen bidez eta tresna berritzaile multzo bat aplikatuz lagunduko da.

Eraldatze-prozesu bat da lehenengo pertsonarena (norbanakoa) eta, gero, taldearena, jabetzeko eta jokabide desberdina lortzeko. Desberdin pentsatzeak jokabidea aldatzen laguntzen du eta emaitza hobeak ematen ditu. Desberdin sentitzeak jokabidea gehiago alda dezake eta are emaitza hobeak lortzen lagundu. Hori da ikaskuntza-metodo aktibo honekin lortu nahi duguna.

Ikaskuntza metodologian oinarrizkoa da taldeak denbora eta espazioan partekatzea.

Aurkezpen jardunaldia
Proiektu honetan parte hartu nahi dutenek, eta aldez aurretik izena eman dutenek www.taldeka.net web gunearen bitartez, aurkezpen jardunaldi bat izango dute datorren martxoaren 21ean.

Aukezpen praktikoa izango da, Taldeka proiektuaren metodologia zein den ikusteko aukera izango dute.
Jardunaldi, esan bezala, martxoaren 21ean izango da, 11.00etan, Getxoko elkartegian (Ogoño kalea 1, Getxo)

Informazio gehiago:

Taldeka

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa