Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-14 Merkaleioa izango da asteburu honetan, eta ondoren, V.Outlet-a
comercio / merkatariak

Leioako Merkatarien Elkarteak Merkaleioaren edizio berri bat prestatu du asteburu honetarako, eta honetaz gain, astelehenetik asteazkenera Leioako V.Outlet-a ere izango da. BIhartik aurrera, berriztutako Bulebarrak Merkaleioaren edizio berria hartuko du, baina astelehenetik asteazkenera denda bakoitzak bere merkealdiak mantenduko ditu dendaren kanpoko aldean.

Guztira 20 denda baino gehiagok hartuko dute parte MerkaLeioan, bihar 10.00etatik, igandeko 14.00etara arte izango da zabalik MerkaLeioa Bulebarrean. Bertan ohiko produktuak aurkituko ditugu (arropa, oinetakoak) baina hauetaz gain ere berriak izango dira, adibidez etxeko tresnak edota artisautza produktuak.

Bestalde astelehenetik asteazkenera, beherapen onenak eskuratzeko aukera izango dugu V. Outletan. Honetan, denda bakoitzak bere ofertak saltokiaren kanpoko aldean jartzen ditu, erosleek ikusgai izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa