Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-13 Gurasoentzako on-line ikastaroaren aurkezpena
etxadi / etxadi

Gaur, 17:00etan Kultur Leioako prentsa-aretoan (4.solairua) 2-6 urteko umeen familientzako hazkuntza eta heziketari buruzko ON LINE ikastaroa aurkeztuko da.

Kurtsoan parte hartzeko 59€ ordaindu behar dira. Hala ere, ikastaroaren aurkezpenerako sarrera librea da; gero, behin informatuta, nahi duena matrikulatuko da. Leioako Udaleko Hezkuntza Arloak adin horretako umeen hazkuntzan eta heziketan laguntza eman nahi die familiei.

Ikastaroek bi saio presentzial dituzte, bat gaur, martxoak 13, eta bestea ekainaren 12an; gainontzeko orduak ordenagailuaren bidez egiten dira.

Honako gai hauek landuko dira : Familia eta bizitzaren antolakuntza, zeinetan ikusiko baitira ordezko zaintza, aitaren inplikazioa, Hezkuntza Zentroarekiko harremanak eta ikasketa arrakastaren sustapena, familia gatazka eta bikotearen estresa, e. a.; garapen kognitibo?linguistikoa, sozio?emozionala eta motorra ere landuko dira; garapenerako estimulazioak, eta bertan arauak eta mugak, jolasa eta ikaskuntzarako estimulazio materialak, estimulazio linguistikoa e. a.; eta azkenik, hazkuntza gakoetarako tokia zabalduko da, zeinetan elikadura eta lo ohiturak edota hezkuntza zentroan nola moldatu behar den bezalako gaiak ikusiko baitira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa