Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-07 Leioak 100.000 euro baino gehiago banatu ditu garapenerako lankidetza proiektuetan
sahara / sahara

Leioako Udalak banatu ditu jada garapenerako lankidetza proiektuetarako diru laguntzak, guztira 100.998 euro dira sei elkarte desberdinetan banatuko direnak, munduko hainbat herrialde desberdinetako bizilagunei laguntzeko.

Diru kopuru honetatik, 26.000 euro herrialde berezi bati bideratuta joango dira, Saharar herria. Zehazki partida hau FATH leioaztar elkarteak kudeatuko du Saharar herrialdearen alde. Honetarako bi ekintza desbedinetarako bideratuko da laguntza, saharar umeak gure artean hartzeko “Vacaciones en paz” izeneko egitasmoarentzat, eta bestetik basamortuko errefuxiatu-guneetan, laguntza humanitarioko hainbat proiektu garatu ahal izateko.

Udal proposamena da diru laguntza hauek aukeratutako herrialde txiro hauetako emakume eta gizonei on gehien egiten dioten proiektuetara bideratzea. Horregatik, diru laguntzak ematerakoan kalitate teknikoa, eta azken helburuarekin koherenteak diren proiektuak priorizatu dira txirotasunaren kontra egiteko. Aukeratutako proiektu hauek genero berdintasuna bermatzen dute, partehartzea eta antolakuntza, errespetua eta giza eskubideen promozioa zein ingurumen jasangarritasuna. Emakumeen jabekuntza bermatzen dituzten proiektuak baloratu dira batez ere.


a. ZABALKETA (Peru) 15.000,00 €.
Amuarrainen elaborazioan prestatzea bertako gazteak

b.FUNDACIÓN VICENTE FERRER:(India) 15.000,00 €
Anantapur –India-ko 39 nekazari familien egoera sozioekonomikoa hobetzeko

c.ITAKA:(India) 15.000,00 €
Kamda-ko “Calasanz Asharm” eskola eta lehen hezkuntzako barnetegian ura eta saneamendua bermatzeko.

d.CIRCULO SOLIDARIO EUSKADI:(Peru) 14.998,66 €
Huanchaco barrutiaren II Fasea. Victor Raul Haya de la Torre ikastetxearen garapena sustatzea.

e. ASOCIACIÓN MANOS DE ACCION SOLIDARIA (Ekuatore Ginea)15.000,00 €
Ekuatore Ginean osasuna eta hezkuntza bermatzeko

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa