Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-03-05 Iñaki Saez-Leioa futbol kanpusa Aste Santuan bueltatuko da
campus / kanpusa

SD Leioak Aste Santurako Futbol Kanpusa antolatu du berriro ere. Kanpusari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero Leioa S.D web orrian edota leioacampus@gmail.com helbide elektronikoan zein 675.533.528 telefonoan.

Kanpusa martxoaren 25etik apirilaren 5era arte egongo da martxan, baina gazteak talde desberdinetan banatuta egongo dira. Talde bitan banatuko dira umeak, lehena martxoaren 25etik 27ra bitartean, eta bigarrena apirilaren 2tik 5era.

Kanpusa 4 eta 12 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Bertan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute opor egun hauetan eta futbolaren inguruko hainbat ariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatz izanik.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:

- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.
- Atezainentzako entrenamendu berezia.

Honetaz gain aipatu behar da gurasoek autobus zerbitzua hartu dezaketela umeen garraioaz arduratzeko egunero. Zerbitzu hau zonalde desberdinetatik abiatuko da; Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea edota Bilbo.

Informazio gehiago:

S.D Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa