Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-02-28 Txakur eta katu gutxiago abandonatu ziren iaz Leioan
perros / perros

Leioan abandonatutako txakur eta katuak aurreko urteetan baino gutxiagoak izan ziren iaz, zehazki 2012an 80 txakur batu ziren herriko kaleetatik, aurreko urtean baino 9 gutxiago, eta katuak 41 batu ziren 2012an, aurrekoan baino lau gutxiago.

Honetaz gain, la Casa del Perrok emandako datuen arabera, beren jabeek berreskuratutakoak ere gehiago izan ziren aurreko urtean baino, eta adopzioak ere igo ziren 2012an. Animali aterpetxe honetan hartu ziren 125 animalietatik, 35 jabe berriengatik adoptatuak izan ziren (19 txakur eta 14 katu), eta 65 euren jabeekin bueltatu ziren (63 txakur eta katu bi).

Jakina denez, la Casa del Perrok eskaintzen duen udal zerbitzu honetan hartutako animaliek ez dute egonaldi mugarik, hau da, bere jabeak agertu arte edo jabe berriak aurkitu arte aterpetxean jarraitzen dute. Hau dela eta, jabe berriak lortu duten 35 animaliek lau hilabeteko bataz bestekoa egin zuten aterpetxean (135,54 egun). Bestalde, gaixotasun batengatik sakrifikatu izan direnak sei hilabeteko bataz besteko egonaldia eduki zuten.

Gaineratu behar da, Udalak eskatutako baldintza betetzen jarraitzen duela zerbitzuak, hau da, kalean batutako animaliak euren jabeekin ez badira bueltatzen, inoiz ere ez direla sakrifikatzen, adopzioan ematen dira. Baldintza hau dela eta, animali hauen mantentzea garestiagoa izaten da eta horregatik Udalak 35.000 euro baino zozer gehiagoko partida bideratu zuen zerbitzu honetarako.

La Casa del Perro enpresak emandako datuen arabera, iaz 125 txakur eta katu batu ziren Leioako kaleetan, hauetatik 111 Udaltzaingoak jasotako deien bitartez aurkitutakoak izan ziren. Datu honek adierazten digu herritarrek konfidantza dutela zerbitzu honetan eta Udaltzaingo zein zerbitzu enpresa honen bitarteko harremana eraginkorra izaten jarraitzen duela.

24 orduko zerbitzua
Zerbitzu honek urteko 365 egunetan eta 24 orduz jasotzen ditu abisuak, eta dei bat jaso eta gero gehienez 30 minututan agertzen da aipatutako tokian. Segituan aterpetxera eramaten diren animaliei parasituak kentzen zaizkie, desinfektatu egiten dira eta behar bezala garbitzen dira kutsapenak saihesteko.

Azken txostenaren arabera, zerbitzu honek 33 mikrotxip jarri zituen joan den 2012an, hauetariko 3 jabea zuten txakurretan jarritakoak eta gainontzeko 30ak (16 txakur eta 14 katu) adopzioan eman zirenetan. Identifikatutako animaliak ere gero eta gehiago direla esan behar dugu, 2010. urtean %47,25 izan zen, 2011n %69,51, eta iazkoak batutako animalien %73,75 izan zen.

Bestalde, iaz 33 esterilizazio egin ziren, 19 txakurretan eta 14 katuetan.

Animaliren bat adoptatzekotan bazaude edo aterpetxeko datu basea ikusi nahi baduzu www.lacasadelperro.net web orrian duzu ikusgai.

Informazio gehiago:

La Casa del Perro

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa