Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-02-27 Kontsumo Iraunkorraren IX. Azoka
azoka / mercado

Datorren martxoaren 2an, larunbata, Kontsumo Iraunkorraren Azoka dator berriz ere Leioan. Gaur egun erabiltzen ez diren objektuak bertan uzteko edo eskuratzeko aukera bat, gai hauetaz gogoeta egiteaz gain.

Kontsumo espiralaren aurrean, aukera paregabea da hau partekatzeko esperientzia komunitarioa bizitzeko eta “beste mundu bat (benetan) posible dela” frogatzeko. Gogoratu, azoka Euskal Etxeen plazan izango dela goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean.

Ez da trukaketa hutsa hemen proposatzen dena, hori baino askoz ere gehiago da: Gauzek haiekiko beharrizanaren balioa dute. Niri balio ez didan hori beste pertsona batentzat behar-beharrezkoa izan daiteke. Nahi duzun guztia ekartzeko aprobetxa dezakezu egun hori. Zure irizpidea aske utziz: jantziak, liburuak, musika, altzariak, zapatak, apaingarriak, jostailuak... Ezertarako ezta inorentzako balio ez duela pentsatu arren, gogoratu beste pertsona batzuei balio ahal diela. Hori bai: saiatu objetuak egoera onean egon daitezen.

Gainera, zerbait eramateko ez da beharrezkoa ezer ekartzea, objetuen bizitza luzatzea da axola duena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa