Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-02-22 Elurragatik alerta laranjan izango gara bihartik aurrera
nieve / nieve

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak elurragatik alerta laranja eman du biharko arratsaldeko 18etatik aurrera, tarte batzuetan kota itsasoaren mailan egongo baita.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenen arabera, gaurtik aurrera Europan zehar lekualdatuko den aire oso hotzeko masa baten eraginpean egongo gara. Masa hori gurekin geratuko asteburu osoan eta datorren asteko lehen egunetan. Egoera horren ondorioz tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta horrenbestez, hotza eta elurra asteburuko eta datorren asteleheneko protagonistak izango dira.

Hots, neguan horrelako aire hotza sartzen den lehenengo aldia da, aurreko denboraleak oso hezeak izan arren ez direlako hain hotzak izan. Oraingoan, hotza izango da protagonista nagusia, elurra ia itsasoaren mailan bota ahal duelako.

GOMENDIOAK - Elurra

1.- HERRITARRENTZAKO GOMENDIOAK
Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzaren aholkuak elurra egiten duenerako, ondorio txarrik ez izateko edo ahalik eta gehien murrizteko, eragindako herritarrentzat:
Prebentzioko neurriak:

Bidaiatuz gero:
· Errepideko egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa aurretik eskatu. Euskalmetera jo, edota deitu Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako telefonora: 011
·Eguraldia benetan txar-txarra bada, hobe da bidaian ez atera, ezinbestekoa ez bada.
·Alabaina, bidaiatzea ezinbestekoa baduzu, ziurtatu pneumatikoak, galgak eta izotzkontrakoa ondo daudela, kateak edo neguko gurpilak beti eraman, erregai-tanga bete eta hartu berokiak. Eta ahal baduzu, telefono mugikorra eraman beti, bateriak kargatuta; hau, bigarren mailako errepideetan gidatu behar duten gidarientzat doa bereziki.
·Poliki ibili, izotz-plakarik balego adi; batez ere, laiotzean.
·Aurreko autoari tarte handia lagata ibili, normalean uzten den tartea baino handiagoa.
·Ez aldatu noranzkoa tupustean. Bolanteari gozotasunez eragin, eta martxa luzeetan ibili.
·Izotza dagoen zonaldera sartzean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari bere inertzia hutsez aurrera egiten.
·Ahal dela, erabili garraio publikoa
·Irratia oso lagungarria izan daiteke une oro ondo informatuta egon nahi izanez gero.

Mendira baldin bazoaz
·Hobe litzateke mendiko txango eta ibilaldiak bertan batera uztea. Irtenez gero, nondik nora ibiliko zaren esanda utzi.
·Joan nahi duzun lekurako zer eguraldi-aurreikuspen dauden jakin, eta kontuan hartu indarrean dauden alerten mailak. Kontuan hartu ez dela harritzekoa mendian eguraldia bat-batean aldatzea.
·Eraman ekipamendu eta arropa egokia. Motxilan erreserbako jan-edanak eraman.
·Aukeratu leku egokia, zure sasoiaren, praktikaren eta lekuaren arabera. Ez eman balio handiegirik zure egoera fisikoari ezta zurekin doazenen egoerari ere ez, batez ere umeak badira.
·Ahal baduzu ez joan bakarrik, eta ahal izanez gero, eraman telefono mugikorra.
·Aurrez jakizu aterpe edo bordak non dauden, tenperatura asko jaitsi, ekaitza lehertu edo bestelako arazo meteorologikorik izango balitz ere babestu ahal izateko.

Etxean
·Kontuz ibili berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin), etxeko istripuren bat gerta daiteke eta.
Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

Elurretan ibilgailuaren barruan geratzen bazara:
·Ez atera autotik, denboraleak barruan zaudela harrapatzen bazaitu.
·Motorra piztuta eta berogailua jarrita eduki; tarteka, berriztatu airea.
·Saiatu loak ez hartzen. Tapakiren bat eskuratu, eta bero jantzita ibili.

Larrialdietan, deitu 112 zenbakira

Informazio gehiago:

Euskalmet

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa