Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-02-08 Aratuste hauetan lehiaketa berezi bat duzu Facebooken
rafrinor / rafrinor

Rafrinor enpresak, erabilitako olioak kudeatzen dituena, lehiaketa dibertigarria proposatzen du aurtengo aratusteetarako. Ekimena, gainera, Facebookeko profilaren bidez garatuko da. Bertan zure argazki bat eskegi behar duzu mozorrotuta eta, honetaz gain, elkarreragin originalena eduki behar duzu Leioako kaleetan aurkituko dituzun birziklontzi laranjaren batekin.

Lehiaketako parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia igo ahal izango du sare sozialera, eta botoak jasotzen hasiko da. Ekimen horretan, Bizkaiko eta Arabako hainbat udalerritako biztanlek parte hartu ahal izango dute, leioaztarrak barne.

Argazkiak igotzeko epea gaur hasi eta otsailaren 24an amaituko da. Bestetik, euren argazki gogokoenei botoa eman nahi dieten guztiek martxoaren 10era arte egin ahal izango dute, egun horretan lehiaketa itxi eta sariak banatuko direlako.

Ekintza honek etxean erabilitako landare-olioaren birziklapena sustatzea dauka helburu nagusi. Enpresa kudeatzaileak dituen datuak kontuan hartuz gero eta etxeko kontsumoarekin erkatuz gero, argi eta garbi dago hondakin horren kopuru handia hustubideetara joaten dela, harraskatik edo komunetik behera botatzen delako. Gure sentsibilitatea suspertzeko moduko daturen bat ematearren, litro bat oliok 1.000 litro ur kutsatzen dituela esan beharra dago.

Gaur egun, birziklontzi laranja oso-oso ezezaguna da herritar askorentzat. Beraz, ekimen honen bitartez, merezitako protagonismoa emango zaio.

Sariak
Nekatur, Euskadiko Nekazalturismo eta Landetxeen Elkartea, lehiaketaren babeslea izango da. Elkarteari esker, boto gehien lortu dituen argazkiari eta bozketa-prozesuetako parte-hartzaileetako bati eman ahal izango zaie sari bana: gosaridun 2 gau Nekaturrera atxikitako ostatuetako batean. www.nekatur.net web orrian, euskal geografian zehar barreiatutako higiezin horiek guztiak daude ikusgai.

Informazio gehiago:

Facebook Rafrinor

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa