Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-02-05 Indie musika izango da protagonista ostiral honetan Kultur Leioan
maia / maia

Maïa Vidal kantautorearen indie musika izango da protagonista ostiral honetan Kultur Leioako Auditoriumean, 21.00etatik aurrera.

Maïa Vidal ez da ohiko kantautorea. Bere biolin, soinu, gitar, perkusio, jostailu-tresna eta ahots bikain eta erakargarriaren bidez, soinu-unibertso aparta osatzen du, eta bidaia gozo eta zoragarrian, ez ohiko estilo zerrenda luze batetik garamatza: punk-rocketik Frantziako kale-musikaraino, Camille edo Feisten zantzuekin, Yann Tiersenen estiloko soinuetatik pasatuz, vals zein haur-kanten distiretatik edo indie-rock estiloko gitarra erritmoetatik.

Berak editatutako EP-ren ostean, “Poison: 5 rancid songs of love”, bere debuteko albuma da “God is my bike” (2011, Crammed/Karonte), Bartzelonan grabatua Marc Riboten kolaborazioarekin. Freskotasun eta heldutasun harrigarriak hain artista gaztean. Argitaratu zenetik, Maïak, guraso frantses eta alemaniar-japoniarrak dituena, EEBBn jaioa eta Bartzelona/Paris/Nueva Yorken bizi dena, estatuko hamaika jaialditan parte hartu du. Europa, EEBB eta Japonetik ere ibili da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa