Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-01-23 “Proposamen berriak eskola-elkarbizitzarako” III. Jardunaldia
Nuevas propuestas para la convivencia escolar / Eskola-elkarbizitzarako proposamen berriak

Eskola-elkarbizitzarekiko eta bake-heziketarekiko konpromiso sendoarekin jarraituz, Leioako Udalak III. Jardunaldia antolatu du “Proposamen berriak eskola-elkarbizitzarako” izenburupean datorren otsailaren 21erako. Parte hartzea doakoa eta irekia da, mail bat bidaliz jardunaldia2013@geuz.es helbidera.

Topaketa honen helburua zera da: batetik, jarduketa-proposamen berriak egitea, ikastetxeak inspiratzeko eta beraien elkarbizitza-planei edukiak gehitzeko, eta, bestetik, aukera eskaintzea hausnartzeko eta esperientzia egiaztatuak partekatzeko. Horretarako, oraingo jardunaldi honetan, aditu ospetsuez gain, bost ikastetxek hartuko dute parte, eraginkortasuna frogatu duten adibide edo praktika onak aurkeztuko dituztelarik.

Publiko zehatz bati zuzenduta dago jardunaldi hau: Ikastetxeak (zuzendaritza-taldeak, orientatzaileak, irakasleak eta familiak), Berritzeguneetako profesionalak, beste hezkuntza-eragile batzuk, eta bake-kulturarekin eta elkarbizitzarekin zerikusia duten taldeak.

Informazio gehiago:

Egitaraua

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskola-Elkarbizitzarako III. Jardunaldia (pdf, 903 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa