Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-01-18 2013ko udal aurrekontuak onartu ditu Leioak
ayunta / udala

Leioako Udalak 2013ko udal Aurrekontuak onartu ditu. Osoko Bilkurak onartu egin ditu aurrekontuok Gobernu taldearen, EAJ-PNV eta Ezker Batuko hamar zinegotziek osatua, aldeko bozekin, PSE-EE-PSOEren abstentzioarekin eta PP eta Bilduren aurkako bozekin.

Horrela, Leioako Udalak 34.072.174.45 euroko aurrekontua izango du aurtengo, 2012an baino %8,8 gutxiago. Horrekin batera, Erakunde Autonomoen eta Sozietate Publikoaren aurrekontuak ere onartu dira: Soinu Atadia Fundazioak, Kontserbatorioa eta Udal Musika Eskola zuzentzen duena, 2.047.681 euro izango ditu, eta Euskararen Erakundeak 1.106.037.09 euro.

Udalak espero zituen diru-sarrerak gutxiago izango dira, oro har, krisi ekonomikoaren ondorioz, eta atal horretan, Udalkutxak (udalak finantzatzeko funtsa) egiten duen ekarpenaren jaitsiera nabarmen daiteke, milioi bat euro pasatxo gutxiago. Zenbateko horri, gainera, gehitu behar zaio udal guztiok, 2013an oraindik, egiten ari garen itzulketak, Foru Aldundiak kontura sartutakoagatik 2009 (hitzartutako hiru ordainketen azkena geratzen da) eta 2012an. Horrek guztiak, 2,7 milioi eurotik gora dagoen beherakada suposatzen du aurrekontuetan.

Diru sarrerak jaitsi egin diren arren, Udalak gastu-aurrekontua osatu ahal izan du Leioaren errealitateari erantzun ahal izateko, eta zerbitzuak mantendu gaur eguneko kalitate maila berberarekin, baita gaurdaino leioaztarrek gozatu dituzten programa eta aktibitateak ere.

Arloka, eta orokorrean, ohiko gastua da doitu, eutsi eta jaisten dena. Hala ere, Udalak ahalegin berezia egin du Enplegu eta Toki Garapenerako, Prestakuntzarako, Merkataritzarako, Gizarte Ekintzarako, Euskararako eta Herrizaingorako partida ekonomikoetan. Arlo horietan eta herriko elkarteen, kulturaren, kirolaren eta asistentziarako ehundura mantentzeko diru-partidetan, Udalak zenbateko berberak mantendu ditu, edo kasu batzuetan, igo ere egin ditu aurreko urteekin konparatuta.

Aurreko guztia posible izateko, Udalak inbertsioen kapitulua murriztea onartu du, %30 gutxiago, eta 2013an, beraz, 2.862.000 euro erabiliko dira kapitulu horretan. Diru hori,, batez ere, birgaitze eta hobekuntza urbanoko lanetarako izango da.

Edozein kasutan ere, Udalaren egoera ekonomiko-finantzarioa, diruzaintzako soberakin positiboarekin eta inolako zorrik gabe, oso oinarri sendoa da erakundearentzat. Udala lasai dago, 2012ko ekitaldi ekonomikoa itxi ondoren, martxoan, aurreko urteetako diruzaintza-soberakinak inbertsioen kapitulura pasatuko direlako, edo behar duen beste edozein arlotara. Hortaz, murrizketak berreskura daitezke, eta kasu askotan, baita hazi ere, Leioarako beharrezkoak edo interesgarriak izan daitezkeen jarduera gehigarriak burutu ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa