Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-01-15 Alerta laranja aktibatuko dago euriengatik
lluvia / euria

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriengatiko alerta laranja aktibatuko du gaurko. Alerta horrekin batera, bi abisu hori aktibatuko ditu, haizeagatik eta olatuengatik.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenek adierazten duten bezala, datozen egunetan euri- eta haize-denboralea itxaroten dugu, bata bestearen atzetik zenbait fronte-sistema iritsiko direlako. Fronte horien eraginez, prezipitazio iraunkor eta metatu oso ugariak izango ditugu, batez ere kantauriar isurialdean. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, batez ere kostaldean eta mendi-aldeetan.

Egoera horrekin, iragarpenen arabera, prezipitazio oso ugariak eta iraunkorrak izango ditugu datozen egunetan, bereziki kantauriar isurialdean. Gehieneko metatuak, guztira, gaur, asteartea, 80 l/m2-tik gorakoak, eta, asteazkenean, urtarrilak 16, 60 l/m2-tik gorakoak. Labur esanda, 200 l/m2-tik gora meta daitezke kantauriar isurialdeko zenbait gunetan.

Ipar-mendebaldeko haizea gogorra izango da. Izan ere, 100 km/h-tik gorako haize-boladak itxaroten dira kostaldean eta mendi-aldeetan. Beraz, ipar-mendebaldeko denboralea izango dugu, eta horrek eguraldi ezatsegina ekarriko digu. Prezipitazioak oso ugariak eta iraunkorrak izango dira kantauriar isurialdean; horrekin batera, haize gogorrak izango ditugu haizeguneetan, bai eta olatu handiak ere.

Prezipitazioen metaketaren eraginez, ibaien emariek gora egingo dute, errepideetan ur-putzuak sortuko dira, eta baliteke leku zehatz batzuetako hegaletan lur-jausiak edo irristatzeak egotea. Horregatik, Segurtasun Sailetik arreta handia eskatzen da.

Oharra: Iragarpenen eguneratzeen berri izatea komeni da, Euskalmeten (http://www.euskalmet.net) eta twitter-en (@euskalmet) bitartez.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gomendioak (msword, 41 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa