Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-01-15 Diego Galaz izango da gonbidatua ostiral honetako Bluenight-an
diego galaz / diego galaz

Klasiko bat bihurtzen hasi dira Bluenight gauak Kultur Leioan, ostiral honetan (22.00etan) Travelling´s Brothers talde leioaztarrak Diego Galaz violinista izango du gonbidatu moduan.

Konpositorea, interpretatzailea eta irakaslea; La Musgaña banda mitikoko kide; Nacho Mastrettaren orkestrako biolinista; Zoobazar eta La apasionante música de cine-ren sortzaile, Luis Delgado eta Cuco Pérezekin batera; baita Bailes Vespertinos edo Fetén Fetén bikotearen sortzaile ere bada Diego Galaz. Artista handiekin jo du, Kroke, Marta Sebestyen, Alasdair Fraser, Kepa Junkera edo Jorge Drexlerrekin, besteak beste.

Soinu bandak ere konposatu ditu, hala nola Lino Varelaren “Al otro lado de la calle” filmerako, baita dantza ikuskizunetarako ere. “Festival de Intérpretes e Instrumentos Insólitos” jaialdiaren zuzendari artistiko eta sortzailea da, Espainian dagoen bakarra. Bere pasioa tronpeta-biolinak dira, eta goizez, zerrotea jotzea.

Giro lasaian, gonbidatuak bere ibilbideaz hitz egingo du eta anekdotak kontatuko ditu, betiere musikaren testuinguru liluragarriaren barruan. Gaua jam session batekin amaituko da.

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa