Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-01-14 Leioa euskaldunen lan eskaintzak kudeatzen duen Beharsarea.net zerbitzuan sartzen da
beharsarea / beharsarea

Euskaraz egiten duten tabernari, dendari, ume zaintzaile eta bestelako lanen eskaera gero eta handiagoa da. Eskaera horri erantzuteko Leioako Udala Beharsarea.net zerbitzuaren barruan sartu da Bizkaiko 9 udalerri eta mankomunitate birekin batera.

Zerbitzu hau Getxon sortu zen, Getxoko Euskara Zerbitzuak eta Egizu elkarteak sustatuta. Gaur egun Bizkaiko 10 udalerri daude proiektuan - Balmaseda, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Getxo, Igorre, Laukiz/Maruri-Jatabe, Lemoa eta Leioa- gehi Mankomunitate bi –Durangoko Merinaldea eta Enkarterriak-. Gaur egun, proiektu irekia izaten jarraitzen du, beraz, Euskal Herriko beste udalerri edo mankomunitateren batek parte hartzeko nahia izango balu Alkarbiderekin harremanetan jartzea baino ez du.

Hasierako orria www.beharsarea.net diseinatu da, parte hartzen duten herri eta mankomunitate guztiak batzeko. Bertan, Euskal Herriko mapa batean Bizkaia dago nabarmenduta eta gainean sakatzen badugu parte hartzen duten herri eta mankomunitateen izenak ikusi ahal izango ditugu nahi duguna hautatzeko. Gainera, eskuinaldean argitaratu diren azken eskaintza eta eskaeren zerrenda dago ikusgai.

Beharsarea euskarazko lana bideratzeko interneteko ataria da, doakoa eta euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna erraz eta eraginkorra. Erabiltzaileek bi baldintza baino ez dituzte bete behar: lana euskaraz egitea eta lan baldintzak duinak izatea.

Lanak kategoriatan sailkatuta daude, baina lan mota guztiak bideratzeko balio du Beharsareak. Ildo horretan, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitezke zerbitzu honen bidez.

Euskaraz lanen bat egiteko jendea aurkitu behar baduzu edota lana bilatu nahi baduzu, orain bide erraz eta zuzena duzu interneten: www.beharsarea.net

Informazio gehiago:

Beharsarea

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa