Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-01-11 Guztira 60 ezkontza zibil izan ziren iaz udaletxean eta Artatzan
anillos / eraztunak

Amaitu berri dugun 2012. urtean Leioan 60 ezkontza zibil ospatu ziren, hauetatik 31 Artatza Jauregian eta gainontzeko 29ak udaletxeko Osoko Bilkura gelan.

Esanguratsua da gero eta bikote gehiagok aukeratzen dutela ezkontza zibila euren egoera legalki formalizatzeko. Honetaz gain, aipatzekoa da Leioan ezkontzen diren bikotekide gehienak 30 eta 35 urte bitartean kokatzen direla.

Leioaztarrek eskuragai dute udaletxeko osoko bilkura aretoa astelehetik ostiralera goizeko ordutegian, bestalde Artatzako ezkontzak urteko larunbata gutxi batzutan baino ez dira ospatzen. Desberdintasun hau ematen da Artatza Jauregia Lehendakaritzakoa delako eta Udalak alokatu egin behar duelako. Hau dela-eta Artatzan ezkontzeak 124 euroko kostua du ezkongaientzat, ostera, udaletxean egitea doakoa da.

Honetaz gain, azpimarratu behar da Artatzan zein udaletxean ezkontzeko bikotekideren bat Leioan erroldatuta egon behar dela gutxienez izena eman duenetik sei hilabete arinago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa