Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-12-21 Udalak 4.000 euroko dohaintza egin du beharrizana duten Leioako familientzat
elikagai / alimento

Datorren igandera arte izango da irekita Aterpe Leioa Gaztegunean janari iraunkorren bilketa, ondoren Bizkaiko Elikagaien Bankura eramateko. Honekin batera, Udalak beharrizak dituzten familiekin lan egiten duen beste elkarte bati ere laguntzea erabaki du. Sortarazi elkarteari 4.000 euroko dohaintza egin dio oinarrizko elikagaiak erosteko eta beharrizanak dituzten herriko familien artean banatzeko.

Elkarte bi hauek, Bizkaiko Elikagaien Bankua eta Sortarazik egunero herriko hainbat familia laguntzen dute oinarrizko elikagaiak emanez. Bizkaiko Elikagaien Bankuko datuen arabera, urrira arte Leioako 51 famili lagundu zituen elkarte honek, 221 pertsona inguru suposatzen duena. Bestalde, Sortarazik 36 familiekin lan egin zuen aurtengo azarora arte, hau da, 83 lagun inguru.

Honetaz gain, Leioako Udalak hainbat batzar izan ditu Bizkaiko Elikagaien Bakua eta Sortarazi elkarteekin herrian egiten den elikagaien banaketa bateratzeko asmoz. Honen ondorioz, 2013tik aurrera Sortarazi elkartea izango da bakarra oinarrizko elikagai hauek banatuko dituena, beti ere, udal Gizarte Zerbitzuetatik pasa izan diren herritarrei.

Horrela, hiru helburu nagusi lortu nahi dira:
- Famili hauei udalerrian bertan ematea zerbitzu hau Bilbora edo Basaurira joan behar barik.
- Pertsona hauen kontrola eramatea Sortarazik Lamiakon duen lana bultzatzeko zentruan.
- Elikagai hauen banaketa bikoitza izatea saihestea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa