Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-12-20 Txakurrentzako hiru-aisialdi eremu berriak Ia 20.000 koadroko azalera Artatza, Mendibile eta elexalde parkeetan banatuta
Zonas de esparcimiento para perros sueltos / Solte dauden txakurrentzako aisialdi eremuak

Hiri atseginagoa lortzeko asmoz eta oinezkoak zein animaliak errespetuz elkarrekin bizi daitezen, berdeguneen erabileraren eta gozamenaren arteko orekarekin, Leioako Udalak txakurrentzako hiru aisialdi-eremu berezi sortu ditu, izan ere, bertan, solte ibili daitezke txakurrak eguneko 24 orduetan.

Gune hauek Mendibile parkean, Elexalde parkean eta Artatza parkean izango dira, eta guztira ia 20.000 metro koadroko azalera osatzen dute. Zonalde hauek aukeratzerakoan kontutan izan den gauzarik garrantzitsuena, animaliez gain, gainontzeko oinezkoengatik urrun izatea izan da, eta baita, ume txikien jolas parkeetatik urrun egotea.

Baina zonalde hauek sortzerakoan, Udalak jabeen erosotasuna ere kontutan izan du, horregatik zonalde hauetan ez dago ordutegi mugaturik, hau da, 24 orduetan zabalik izango dira txakurrentzako.

Nahiz eta txakurrei bereziki zuzendutako zonaldeak izan, hauen jabeak argi izan behar dute animaliak edukitzeari buruzko ordenantza errepetatu behar dela, bai zonalde hauetan eta baita muga hauetatik kanpo.

QR kodigoa
Herriko etxeetatik banatu diren liburuzketan, kartelatan eta parkeetan dauden paneletan QR motatako kodigoa ezarri da, honen bitartez, interneterako sarbidea duen telefono mugikor baten laguntzarekin, aipatutako nimaliak edukitzeari buruzko ordenantza kontsultatu ahal izango dute herritarrek.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa