Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-12-18 Floren Txurruka izan zen XIV. Gazta Lehiaketaren irabazlea
queso / gazta

Joan den igandean Leioan ospatutako XXV. Nekazaritza eta Abeltzantza azokan lehiaketak ere ospatu ziren. Alde batetik, Idiazabal Gaztaren XIV. Lehiaketan Floren Txurruka izan zen txapelduna, eta bestetik, Etxolen VII.apainketa lehiaketan Adela Andikoetxea izan zen, beste behin ere.

Bizkaian jatorrizko izendazioa duten 15 gazte egileetatik 8 aurkeztu ziren Leioan ospatutako Idiazabal Gaztaren XIV. Lehiaketa honetara, non aurtengo amabitxiak Andrak elkarteko emakumeak izan ziren.

Sailkatutakoak:
1. Floren Txurruka Markina
2. Rikardo Murias Muskiz
3. Itxaso Barrenetxea Durango

Gainontzeko partaideak:
Andoni Padilla Otxandio
Francisco Ortiz Karrantza
Teresa Petralanda Orozko
Pagobieta Ubidea
Patxi Baskaran Markina


Etxolen apainketa lehiaketan berriz irabazle bakarra izan zen, eta aski ezaguna, Adela Andikoetxea urduliztarra. Guztira 106 postu egon ziren, hauetariko 98 nekazal produktuekin eta 8 artisautza produktuekin.

Aurtengo azoka hau jendez lepo egon zen, 15.000 bisitari inguru bildu ziren tailer, postu eta gainontzeko txokoetatik. Honen erakusgarri izan ziren saldutako 1.200 txerri erre eta eusko labeldun sagardoaren errazioak, eta 1.800 ziza errazioak.

Tailerretan ere hainbat lagun batu ziren, poniekin 450 pertsona izan ziren, idi-gurdiekin 200 pertsona, haur tailerretan 75 partaide izan ziren artile tailerran eta beste 100 kandelen tailerran. Epi y Blas tailerran 75 ume aurpegia margotu zuten eta beste 100 tailer desberdinetan izan ziren.

Azkenik, Herri Kirol erakustaldian, Izeta III eta Urko harrijasotzaileek 51 jasoaldi egin zituzten 125 kiloko harrizaharrarekin, eta Urpe zein Urrutiak 47 jasoaldia egin zituzten.

Giro ezin hobea aurten ospatu den 25. edizio honetarako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa