Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-12-10 Bihar interneten arriskuei buruzko hitzaldia izango da gurasoei zuzenduta
gazteleku / gazteleku

Leioako Udalak, Gatazka-eraldatzeko unibertsitate zentroa den GEUZ-en laguntzarekin, hitzaldi informatibo bi antolatu ditu hil honetarako. Helburua gurasoei heltzea da eta internet zein sare sozialei buruzko informazio osoa ematea da, euren seme-alabak arriskurik ez izateko edota arrisku horiek saihesteko.

Lehenengoko hitzaldia joan den asteartean izan zen, eta hurrengo bihar da, abenduaren 11an arratsaldeko 19.00etan Kultur Leioako Auditorimean. Oraingo hitzaldiak ‘Gure seme-alabei Interneteko arriskuak prebenitzen laguntzeko jarraibideak’ izenburua du, eta internet zein sare sozialek dituzten arriskuak ekiditeko, hau da, akoso zein txantai posibleak saihesteko gomendioak emango dira.

Esan beharrekoa da hitzaldi bi hauek guztiz doakoak direla eta ez dela aurretiz izena eman behar. Bertaratutako guraso guztiek izango dute aukera hitzaldia entzuteko

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa