Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-30 Interneten arriskuei buruz gurasoei zuzendutako hitzaldiak
gazteleku / gazteleku

Leioako Udalak, Gatazka-eraldatzeko unibertsitate zentroa den GEUZ-en laguntzarekin, hitzaldi informatibo bi antolatu ditu datorren hilerako. Helburua gurasoei heltzea da eta internet zein sare sozialei buruzko informazio osoa ematea da, euren seme-alabak arriskurik ez izateko edota arrisku horiek saihesteko.

Lehen hitzaldia datorren asteartean izango da, abenduaren 4an, Kultur Leioako Audioriumean, arratsaldeko 19.00etan. ‘Internet eta sare sozialak: gure seme-alaben topaleku berriak’ izenburuarekin gai honi buruzko oinarrizko informazioa emango zaie bertaratutako guraso guztiei. Aukera ezinhobea gai honi buruzko ideia orokorra egiteko.

Bestetik, abenduaren 11an, asteartea, ordu eta leku berean, bigarren hitzaldi bat egingo da. ‘Gure seme-alabei Interneteko arriskuak prebenitzen laguntzeko jarraibideak’ izenburuarekin, interneteta sare sozialek dituzten arriskuak ekiditeko, hau da, akoso zein txantai posibleak saihesteko gomendioak emango dira.

Esan beharrekoa da hitzaldi bi hauek guztiz doakoak direla eta ez dela aurretiz izena eman behar. Bertaratutako guraso guztiek izango dute aukera hitzaldia entzuteko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 640 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa