Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-29 Bueltan da Gabonetako Iñaki Saez futbol kanpusa
campus / kanpusa

Ohikoa den moduan, Gabonetako oporretan Iñaki Saez futbol kanpusa jartzen da martxan 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako. Leioako Kirol Elkarteak antolatzen duen kanpus honetan izena emateko epea zabaldi da eta bide desberdinak daude honetarako: leioacampus@gmail.com helbidera idatziz, www.sdleioa.com helbidean sartuz edota 675.533.528 telefonora deituz.

Esan bezala, kanpusa 4 eta 12 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta, hau da 1999 eta 2007. urte bitartean jaiotakoak. Kanpus honetan jokalari gazteek euren jokoa hobetzen dute opor egun hauetan eta futbolaren inguruko hainbat ariketa egiten dituzte, beti ere euskara ardatz izanik.

Kanpus honen helburu nagusiak honakoak dira:

- Jokalari bakoitzaren adina eta baldintzetara egokitzea.
- Jokalariaren gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea.
- Jokuaren interpretazioa hobetzea.
- Futbolarekin zerikusia duten ekintza ludikoak: tenis txapelketa, trebetasun lehiaketak, penaltien saioak...
- Euskararen erabilera ekintza guztietan.
- Atezainentzako entrenamendu berezia.

Kanpusa 9.30etik 13.300era izango da, eta talde bitan banatuko da. Lehena abenduaren 26tik 28ra, eta bigarrena urtarrilaren 2tik 4ra. Honetaz gain aipatu behar da gurasoek autobus zerbitzua hartu dezaketela umeen garraioaz arduratzeko egunero. Zerbitzu hau zonalde desberdinetatik abiatuko da; Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea edota Bilbo.

Kanpusari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero Leioa S.D web gunean

Informazio gehiago:

S.D Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa