Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-30 Euskararen Eguna ospatzeko jaia antolatuko da astelehenean Kandelazubietan
Euskararen Eguna / Euskararen Eguna

Astelehen honetan, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta hau ospatzeko txikienentzako jaia antolatu du Udalak Kandelazubieta kiroldegian.

Arratsaldeko 18.00etan Monda Lironda pailazoen ikuskizuna hasiko da, eta ondoren, 19.30ean, Erdizka Lauetan taldearekin Euskal dantzak ikasi eta praktikatzeko aukera izando dugu. Amaitzeko, eta hainbat dantza egin ostean indarra hartzeko mokadutxoa eskainiko da.

Baina jai honetaz gain Leioan beste hainbat ekintza antolatu izan ditu Euskara Zerbitzuak. Asteburuan zine emanaldiak izando dira: Freddy Igeldegi haurrentzako filmea 18.30ean larunbata ta igandean, eta Zuloak filmea nagusientzat 20.00 larunbata, igande eta astelehenean.

Bestalde, igandean Bentazarreko mutil alaiak Kalekantukan izando dira Leioatik. Kultur Leioan hasiko dira 12.00etan eta Euskal Etxeen plazan amaituko dute ibilbidea Bulebarra, Ikeabarri plaza eta Sakonetatik pasa ostean.

Azkenik, abenduaren 23an euskararekin lotutako beste ekintza bat izando da herrian, Euskal ohiturekin zerikusia duen Irakalea prestatuko da 11.30ean Txomin Arestiren patioan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 2290 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa