Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-23 ANDRAK elkartea izan zen saritua atzoko Leioako Egunaren ospakizunean
andrak / andrak

Atzo ospatu zen Leioako Eguna Artatza jauregian. Ospakizun hau baliatu nahirik, Leioako udalak udalerrian nabarmen lan egin duten erakunde edo pertsonei omenaldi publikoa eskeini nahi die. Aurten sariduna, gure udalerrian urte asko ekinean eta era nekaezinean dabilen elkarte sozio-kultural bat da, ANDRAK elkartea. Gogotsu dirauten elkartekideentzat eta Leioako emakumeekiko erakusten duten arduragatik.

ANDRAK-Leioako Andreen Elkarte Sozio-kulturala orain dela 22 urte hasi zen, Leioako Emakumearen Sustatze Zentrutik sortua, nagusien prestakuntza akademikotik haratago zihoan kezka bati erantzuna eman nahian.

Hori dela eta, helburu zehatz batzuekin sortutako taldea eratu zen: emakumea gizarte eta kultura eremura sartzen laguntzea eta sustatzea; emakume hauek beren interesen araberako eskaintza erakargarri bat izateko bideak bilatzea; nagusien hezkuntza iraunkorra errealitate izatea lortzen eta emakumearen partehartze eta giza integrazioa eremu honetan handitzea, eremu beraren ongizatean eragin positiboa izan dezan.

ANDRAK, bere sorreratik, 1990. urtetik hona, Leioako emakumeen ezinegon eta sentsibilitate anitz bildu ditu. Horrela, gaur egun 2.000 bazkide baino gehiago dira eta bere ekintzetzan 500 erabiltzaile baino gehiago aritzen dira.

Era guztietako eta ugariak diren ekintzak antolatzen ditu: tailerrak eta ikastaroak, hitzaldiak, batzarrak edo gizarte ekintzetan parte hartzea, bisitaldi kulturalak, antolatutako bidaiak etab. Beti emakumea eta bere beharrak, arazoak eta ezinegonak oinarri ditu eta horiek sortzen diren eremuan lan egin nahian.

Gurutze Beitia aktoresa ezagunak egingo zituen aurkezpen lanak, eta Zehatz Mehatz Musika Elkarteak musika jarri zuen. Lekeition sortutako taldea da hau, eta hiru emakumez osatuta dago, musikarekiko zaletasunaz batutako hiru emakume. María Madarieta bibolinean, Ana Madarieta flautan eta Esther Gabiola akordeoi eta bibolinean, musika estilo desberdinetatik eramango gintuzten: Euskal musika eta musika klasikotik, pelikulen abesti eta egungo musika internazionaleraino

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa