Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-22 Kuboa Leioara bueltatu da
kuboa / kuboa

Unibertsitatean hainbat lan egin ostean, Kuboa Leioako kaleetara bueltatu da, zehazki Euskal Etxeen plazara. Bertan izango dira, asteburu osoan zehar, hainbat ekintza jasangarritasunaren ingurukoak eta herritarrei zuzendutakoak.

Bihar, ostirala, goizeko 10.00tatik 11.00tara bideo emanaldia izango da gaur arte Kuboan burutu izan diren hainbat ekintza desberdinak azaltzeko. Goizeko 10.30ak bueltan Katxarrismo kontzertu didaktiko izango da, botatzeko izan diren materialekin egindako musika tresnak erabiliz egingo dena. Beranduago, 12.30ean “Judias verdes” izenburua duen ikuskizuna izango dugu ikusgai, UPV-EHUko Gizarte Hezkuntzako ikasleek prestaturiko ikuskizuna, hain zuzen ere.

Larunbata, aurreko egunaren moduan hasiko da, bideo emanaldi batekin. Ondoren katxarrismoetara bueltatuko gara, baina oraingoan kontzertuan entzun genituen musika tresnak sortzeko aukera izango dugu. Azkenik, eguerdiko 12.00etan Oscar Pérezek Cohousing kontzeptuaren nondik norakoak azalduko ditu hitzaldi baten, hau da, kooperatiba formularekin bizi diren pertsona talde batzuk sortzen duten eredu soziala.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa