Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-09-18 Larunbatan "Oinezkoen pausura" izeneko IV herri martxa izango da Leioan “Oinezkoen pausura” martxa hau “Leioarako ez hain txikiak” eta “Agenda 21” programen barruan kokatuta dago
Leioa herri zebraduna / Leioa herri zebraduna

Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak larunbata honetarako antolatu du “oinezkoen pausura” herri martxaren laugarren edizioa. Ibilbidea goizeko 11.00etan hasiko da Sakoneta kiroldegian eta martxa guztian zehar ibiltariek iradokizunak eta proposamenak idazten joan beharko dira herriko bideak oinezkoentzat seguruagoak eta atseginagoak izateko helburuarekin.

“Oinezkoen pausura” martxa hau “Leioarako ez hain txikiak” eta “Agenda 21” programen barruan kokatuta dago, horregatik oraingoan ere Udalak Solasguneren laguntza izan du.

Ibilbidea, esan bezala, Sakoneta kiroldegian hasiko da goizeko 11.00etan eta Mendibile parkean amaituko da. Bide osoa marra gorri batekin markatuta egongo da herriko hainbat txoko ezberdinak lotuz eta ibiltarien azterketa jasango dutenak. Horrela ibiltariek oinezkoen bideak erabili beharko dituzte eta zebra bideak ere bai.

Bidean zehar bost gune ezberdin izango dira atsedena hartzeko, irteera eta gero, lehena Avanzada izango da, bigarrena Irlandesas ikastetxean, hirugarrena J.M. Barandiaran Goikoa institutuan, laugarrena Santsoena 26 eta 36 zenbakietan, eta azkenik amaiera puntua Mendibile jauregiaren alboan. Azken puntu honetan ibiltariek hamaiketako batez gozatu ahal izango dute Leioako Merkatarien Elkartearen eskutik antolatutakoa. Beranduago, bidean zehar hartutako oharrak mural batean jartzeko aukera izango dute, antolatzaileek Udalera bidaltzeko.

Joan den urteko martxaren helburutariko bat oztopo arkitektonikoak saihesteko proposamenak biltzea zen. Martxa eta gero iradokizun guztiak Udalera bidali zituen Solasgunek, eta bertan kasu bakoitza aztertu ondoren erantzunak eman ziren. Aurten, berriz, ekintza honek kaleen segurtasuna eta oinezkoen lehentasunari buruzko proposamenak bilduko ditu.

Esan beharra dago ere, ibilbidea oinez egin ez dezaketen pertsonentzat autobusean egiteko aukera ere egongo dela, Bizkaibuseko N2161 zenbakian, hain zuzen ere.

Informazio gehiago:
Karmele (Solasgune): 635.73.89.31 / 94.402.97.80

Erlazionatutako dokumentuak:

Diptikoa (pdf, 1132 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa