Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-03 Batu egiten duten errealitateak
Eneko Arruebarrena Elizondo, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena Elizondo, Leioako Alkatea

Iraila gainera etorri zaigu, eta hilarekin batera, ohiko kontuak. Urtero bezala, egunerokoa geldotzen dela ematen duen abuztuaren ostean, erritmoa itzuli egin da gure herrira.

Erritmo hori, gainera, kultura aktibitate anitzarekin batera etorri da gure espazio publiko, kale eta parkeetan. Jendeak gozatzeko gogoa duela garbi geratu da.

Ondiz eta Udondoko jaiak, Musikale, Herriguneren inguruko emanaldiak… adibide onak dira. Eta iraila, horretaz guztiaz gain, Txopoetako jaiekin amaitzen da. Jai horiek ixten dute maiatzean, Lamiakoko jaiekin hasi zen denbora-tartea. Ostean, San Joanak, Txorrieko jaiak, Pinuetakoak, Santi Mamikoak eta San Bartolomekoak izan ditugu. Badoa uda eta badoaz jaiak.

Udazkena datorkigu berriro, eta udazkenarekin, erronka berriak eta egin beharreko lanak. Baina oinarrizkoena, zalantza izpirik gabe, aktibitate ekonomikoa sortzen jarraitzea da, lana sortzeko eta aberastasuna banatzeko. Eta gai horretan ere modu onean hasten gara: Leioako Zientzia Parkea unibertsitateko lurretan eraiki eta urbanizatzeko obrak, etxebizitza sustapen desberdinak eta Tokiko Enplegu Planaren diseinua norabide horretarako batu egiten duten errealitateak dira.

Leioak eta leioaztarrok krisi ekonomiko global baten kolpeak sufritzen ditugu, baina indar-guneak, aukerak eta tresnak ditugu, udalerritik ere, soluzioak eskaintzeko. Gure lana da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa